Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

LEMOIZ (ARMINTZA)

ARMINTZAKO FLYSCH BELTZA

Ohartu al zara Armintza inguruko arrokak hostopil bat bailitzan eratuta daudela? Jatorri sedimentarioko formazio geologiko hau FLYSCH deitzen da. Formazio horretan arroka-geruza gogorrak eta material bigunagoko geruzak (lutita beltzak eta turbiditak) txandakatzen dira, eta horiek dira duen kolore berezia ematen diotenak. Armintzako kasuan, jatorri bolkanikoko arrokadun tarteko guneak ditu, gainera, flyschak.

Kaiaren ondoan, itsasbeheran, geologiaren altxor txiki bat ikus daiteke: S formadun toles konplexu bat, slump deritzona, itsas hondoan eratu zena eta 10 metro baino gehiagoko lodiera edo potentzia duena.

BA AL ZENEKIEN… Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-lantalde bat Armintzako arroka bolkanikoekin lanean ari dela, Marte planetako haitzen antzekoak direlako? NASAren MARS 2020 eta ESA agentziaren EXOMARS misioen analisi-tresnak kalibratzeko erabili dituzte; misio horiek planeta gorrian antzinako bizitza-aztarnak bilatzen dituzte.