Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

BAKIO

DIAPIRO BAT BAKION

BUZTINAK ETA OFITAK 

Ezaguna egiten al zaizu diapiro hitza? Diapiroa da material deformagarriago eta ez horren trinkoak material moderno eta trinkoagoen artean goratuz sortzen den fenomeno geologikoa.

Hondartzaren ekialdean ageri diren buztinek eta ofitek ematen digute Bakion diapiro baten aurrean gauden pista nagusia. Orain dela 260 bat milioi urte, Triasikoan, gure lurraldea estaltzen zuen itsasoa atzera egiten hasi zen eta ur gazidun urmaelak sortu ziren, lurrundu egingo zirenak; beranduago, buztinak, gatzak eta igeltsuak jalkiko ziren urmael horietan. Beranduago sortu ziren ofitak, jatorri bolkanikokoak, orain dela 200 milioi urte, hain zuzen ere, magma modura, Pangearen zatiketaren ondorioz. Askoz beranduago (orain dela 80 eta 15 milioi urte artean), buztinak, haien dentsitate txikiagatik eta xaklakortasunagatik, goratzen hasi ziren, eta beraiekin arrastatu zituzten ofitak.

Duten koloreagatik bereiz ditzakegu arroka horiek. Buztinak gorrixkak dira oro har, eta igeltsuz betetako zainak dituzte; ofitak, aldiz, berdeak dira, eta uhartetxoak eratuz aurkezten dira. Flyscharen Ibilbidearen barruan aurkituko ditugun materialik antzinakoenak dira.

BA AL ZENEKIEN…, duten berotze-ahalmenari esker, ofitak “esne-harri” gisa ere erabili izan direla landa-ingurunean? Antzina, harri horiek sutan berotu eta esnez betetako zurezko kaiku baten barruan sartzen ziren, mamiak prestatzeko.