Azkorri/Gorrondatxe (ibilbide gidatua)
Galeako Gotorlekutik Gorrondatxe hondartzara doan ibilbidean geologia- eta ingurumen-kontzeptu oso interesgarriak ikasiko ditugu. Getxoko kostaldean zehar gidatutako ibilbidea, non geologo baten ikuspuntutik gure lurraren historiaren milaka urte ikusi ahal izango ditugun. Getxoko Flysch-a hurbiletik aztertuko dugu eta bertan esperimentu batzuk egin ahal izango ditugu. Harkaitz horietan islatutako historiaz eta gaur egun ikusten dugun bezala egotera nola iritsi diren inguruan hitz egingo dugu, eta ingurumena berreskuratzeari eta kontserbatzeari buruz hausnartuko dugu.
- Eguna: apirilak 15
- Ordua: 10:30-13:00
- Iraupena: 2,5 ordu
- Topagunea: Galeako Gotorlekuko parking-a
- Gutxieneko adina: 7
- Plaza kopurua: 25
- Prezioa: 10€
- Hizkuntzak: Es, Eu
- Irisgarria: Bai
- Familiak: Bai
- Gomendioak:Aldapa Gorrondatxe hondartzara joateko / Harean sartu behar da.
- Informazioa eta erreserbak: Geotxiki | 677 17 09 21 | www.geotxiki.com/tienda/