Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

FLYSCHA

Hasiera batean horren bitxia eta ahoskatzeko zaila den hitz hau alemaneko “flissen” hitzetik dator, eta isuri edo irristatu esan nahi du.

Orain dela 110 milioi urte hasi zen eratzen flyscha itsaspean, hainbat milioi urtetan zehar –60 milioi urtetan, gutxi gorabehera– jalkinak metatzearen ondorioz.

Diogun bezala, jalkin edo sedimentu horiek poliki-poliki joan ziren jalkitzen, eta horrela joan ziren eratzen konposizio ezberdineko geruzak, flysch motaren arabera; kareharrizkoak eta/edo hareharrizkoak gogorrenak, eta margazkoak eta/edo lutitazkoak bigunenak, geruza batzuk eta besteak tartekatuz. Hala ere, kasu batzuetan, metakin horiek jalkinen itsaspeko elauso handien ondorioz eratu ziren; elauso horiek, normalean, Bizkaiko Golkoa irekitzearen ondorioz itsas hondoaren subsidentziagatik gertatzen direnak, turbidita deritzen geruzak sortuz.

Dagoeneko Bizkaiko gure Flyscherako geruza guztiak ditugu baina, jakina, itsas hondoan urperatuta jarraitzen dute. Nola altxatu eta azaleratu ziren gaur egun gure itsaslabarretan ikus ditzakegun formazio arrokatsu bitxi hauek?

TALKA HANDIA deritzon fenomenoarekin gertatu zen, batez ere, Kretazeotik Oligozenora arte. Orduan, iberiar plaka txikiak europar plaka handiarekin talka egin zuen, eta milioika urtetan eratutako sedimentu guztiak tolestu, hautsi eta altxatu egin ziren; horrela sortu ziren Euskadin ditugun toles eta goragune gehienak, bai eta mendi-lerrokadura handiak ere, hala nola Pirinioak eta Himalayako mendikatea.

Baina bertatik bertara ikusi eta dituen misterio guztiak ezagutzeko, etor zaitez eta egin ezazu webgune honetan aurkituko dituzun ekintzetakoren bat.

Flyscharen oinarrizko hiztegi geologikoa


Akuiferoa AkuiferoaFormazio geologiko iragazkorra, lurpeko ura biltzeko eta ekoizteko gai dena.

Abrasioa edo Urradura UrraduraProzesu suntsitzaile mekanikoa da, lurrazalean garatzen dena, eta partikulak garraiatzerakoan, haien arteko marruskaduragatik gertatzen dena.

Itsaslabarra Itsasaldeko mendi-hegal malkartsua, oinarrian itsaso-higadura jasan ohi duena.

Azaleratzea Haitz-unitate jakin bat edo egitura bat lursailaren gainazalean edo gainazaleko jalkinen justu azpian ageri den area osoa, hura agerian egon edo ez.

Buztina Jalkin edo haitz lutitikoa, hidroaluminio silikatozko agregakin batez osatuta dagoena; beste mineral batzuk ere izan ditzake.

Bankua Estratu edo geruza bat eratzen duen haitz sedimentario masa.

Barra Gandor harkaiztsua, ia bertikala edo oso aldapatsua den geruza gogor bati dagokiona. 2. Itsaspeko erliebe hondartsua, trazadura linealekoa, korronteek sortu dutena. 3. Hondar- edo legar-metakina, forma luzanga samarrekoa, korronte baten ibilguan kokatzen dena.

Itsasertzeko barra Olatuen, korronteen eta mareen interakzioagatik itsasaldeetako lerrotik gertu sortutako jalkin hondartsuzko kordoiak.

Basaltoa Beirakara edo pikor fineko arroka igneoa, oro har estrusiboa (laba), iluna edo arrea, tarteka intrusiboa (dike bat edo still bat kasu); graboaren baliokide estrusiboa. Silize-edukia: % 45-62. Mineral ferromagnesiar (>% 60ko bolumena) eta labradorita kopuru handia.

Kareharria Arroka sedimentarioa, nagusiki kaltzio karbonatoz osatuta dagoena; mineral nagusia kaltzita izan arren, noizean behin aragonitoa ere badu arestiko metakinetan.

Karsta Kare-mazizoa, modelatu karstikoak eragin duena, hots, gas karbonikoz kargatutako ur meteorikoen eraginez gertatutako arroken disoluzioaren ondoriozko erliebe-mota.

Estratua Jatorri sedimentarioko arroka-geruza, oro har taula-formakoa, ondoko geruzengandik sedimentazioan gertatutako aldaketen, etenaldi sedimentarioen edo aldi berean faktore bien ondorioz sortutako ageriko estratifikazio-plano edo -gainazalengatik bereizten dituzten ezaugarri jakin batzuk dituena.

Estratotipoa Unitate edo muga estratigrafiko baten jatorrizko edo izendatutako erreferentzia, estratu-segida batean berariazko tarte edo puntu gisa identifikatzen dena, eta unitate edo muga hori definitzeko eta antzemateko patroia edo eredua dena.

Filoia Taula-formako hausturako betegarri minerala. Sinonimoa: Zaina.

Flyscha Formazio sedimentario (tektofazieak) masibo ahaltsuei ematen zaie izen hori; deformatu aurretik, eskualde orogenikoen ertz kontinentaletan metatutako hareharri turbiditikozko eta lutitazko ritmita batez osatuta daudenak.

Fosila Jalkin batean kontserbatu den organismo baten aztarna edo molde naturala

Kuxin-laba Laba mota bat,  kuxin itxurako esfera formako, atxikitako edo tartekatutako hainbat irtengunez osatutako gainazala duena. Urpeko hondoetan sortzen da, efusio bolkanikoen –batez ere itsaspekoak– hozte azkarraren eraginez.

Magma Materialak 600 ºC-tik gorako tenperaturara urtuta, lur barruan sortutako material urtua. Magma hoztuta eta haren kontsolidazioaren ondorioz, arroka magmatikoak/igneoak sortzen dira. Disolbatutako gasak eta esekitako silikato solidoak ditu.

Ofita Oinarrizko arroka kristalinoa (pikortatua), diabasaz osatuta dagoena; nolanahi ere, horren aldatuta dago, ezen jatorrizko mineral oso gutxik irauten duten. Bere egitura ofitikoari eusten dio.

Tolesa Arroken flexioaren edo bihurduraren ondoriozko deformazioa. Kasu berezietan izan ezik, txikitu egiten da jatorrian okupatutako espazioa.

Chevron tolesa Alpe lauak, txanga zorrotza eta asimetria txikia edo ezdeusa duen tolesa. Aldaera: Akordeoi-tolesa. [Frantseseko chevron hitzetik(‘ahuntzaren arra’)]

Arroka Prozesu endogeno edo exogenoen ondorioz, lurrazalaren gainazalean edo barruan sortzen den material solidoa.  Kasurik gehienetan, espezie bereko edo ezberdinetako mineral-elkarketa batek osatuta egoten da; salbuespen gisa, arroka bolkaniko batzuk mineralez eta beiraz edo soilik beiraz osatuta egon daitezke.

Sinklinala Goranzko sakonunea duen tolesa, nukleoan arroka estratigrafikoki gazteagoak dituena. «Antiklinalaren» aurkakoa. Arroken adin-erlazioak ezagutzen ez direnean, toles horri sinforma deitzen zaio.

Sedimentua Produktu naturala, kontsolidatu gabeko arroka modukoa, beste arroka batzuen deskonposiziotik datozen partikulen metaketaren –arrastatuta edo grabitazioagatik– edo jalkin kimikoaren emaitza dena.  Kontinentala, itsasertzekoa edo itsasokoa izan daiteke sedimentazio-ingurunea. Sinonimoa: Jalkina