Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

ITSASOAREN AZPIAN

Sinesteko zaila irudituko zaizun arren, orain dela 200 milioi urte gutxi gorabehera, Bizkaia osoa itsaso tropikal baten azpian urperatuta zegoen, eta orain gailur ikaragarri bat dena beharbada koral hesi bat izan zen bere garaian. Horregatik, ez da harritzekoa gure mendietan itsasoko fosilak aurkitzea.

Gure inguruneko arrokek hitz egiten dute, eta iraganean gertatutako gauza asko kontatzen dizkigute orain dela 375 bat milioi urtetik, baina, jakina, ezagutu egin behar da haien hizkuntza. Ildo horretan, geologoak dira arroken hizkuntza ondoen ulertzen dutenak.

Arrokak, gainera, mineralak eta fosilak ezkutatzen dituzten kutxak dira; fosilak bereziki garrantzitsuak dira bizitzaren eta gure planetaren bilakaera ulertzeko.

Webgune honetan, ibilaldi atsegin bat egingo dugu Bizkaiko Flyschean; gure ingurunearen entziklopedia aberatsa da flyscha, orriz orri, tolesez toles, gure Lurraren iraganaren funtsezko uneak ezagutarazten dizkiguna. Kapituluetako batek mundu mailan ezaguna den geologiaren altxor bat gordetzen du, Gorrondatxeko Eozenoko estratotipoa, adituentzako, aro Luteciarreko lurzorua aztertzeko  munduko lekurik onenetako bat.

Etor zaitez gurekin Bizkaiko Flyscharen Ibilbidera, eta ezagut itzazu gordetzen dituen sekretu guztiak; toles bihurriak, arroka bolkanikoak eta 200 milioi urte baino gehiagoko materialak… Animatzen al zara?

GEOLOGIAREN DENBORA-LERROA