Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Punta Begoña Galeriak - Bisita gidatua

Paisaia, historia eta arkeologia

Punta Begoña galeriak Bizkaiko eta Euskal Herriko XX. mende-hasierako eraikin garrantzitsuenetako bat dira. Getxoko Begoñako galerien eraikina Ricardo Bastida arkitektoaren lana izan zen, eta Horacio Echevarieta industrialari handiak 1918an agindu zituen. Gune horretako arroka batzuk jausi izanaren harira eman zen lanaren agindua eta, hiru metroko altuerako harrizko euste-horma jarriz lur-jotzeari lotutako arazoak konpondu ahal baziren ere, Echevarietak erabaki zuen aginduak ematen zuen aukera aprobetxatzea Getxon ikur bihurtuko zen eraikina egiteko, 1921. urtean. Milioi urteko historia ezagutzeko ibilbidea, pasabide-galeriak zeharkatuz, zeinetan, besteak beste, honako hauek izango baitituzu ikusgai: itsasertzera ematen duten begiratokiak, itsaslabarraren gainean dauden terrazak eta "aparteko denbora-kapsula" bihurtzen duten apaingarri ederrak eta pintura txundigarriak.
  • Eguna: Asteburuetan
  • Ordua: Ordutegia web horrian kontsultatu.
  • Iraupena: Ordu 1
  • Topagunea: Punta Begoña Galeriak. Iparraldeko sarrera. Ereaga hondartza.
  • Gutxieneko adina:
  • Plaza kopurua: 25
  • Prezioa: 2 €
  • Hizkuntzak: Eu, Es
  • Irisgarria: Bai
  • Familiak: Bai
  • Gomendioak:
  • Informazioa eta erreserbak: Fundación Punta Begoña l www.puntabegonagetxo.eus