Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

FAMILIAN EGITEKO JARDUERAK

Nork uste du geologia ez dela haurrentzako kontua?

Bada, eman dezala izena familian gozatzeko bereziki diseinatuta dauden Bizkaiko Flyscheko jardueretarako, eta erabat aldatuko du iritziz.

Tailer dibertigarriak aurkituko dituzu; besteak beste, gure itsasaldean duela milioika urte bizi izan ziren animalien fosil ederrak identifikatzen ikasiko duzu.

Baita zeure fosila sortzen, dinosauroak margotzen eta minimikroskopio bat erabiltzen ere eta, jakina, Bizkaiko Flyscharen sekretuak ezagutzeko irteerak egingo dituzu.

Familian dibertitzeko eta ikasteko jarduerak; animatzen al zara?