Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

GEOTURISMOA

Geoturismoaz ari garenean, leku bateko baliabide geologikoak bisitatzeaz baino zerbait gehiagoz ari gara. Geoturismoa turismo jasangarria da, eta geologia da duen xarma nagusia, baina eskualde bateko naturarekin eta kulturarekin konektatzea ere badu helburu, tokiko garapen jasangarriaren aldeko apustua egitea da, paisaiaren edertasunaz gozatzea eta historiako milioika urte bisitatzeko aukera emango dizun abentura bati ekitea.

Bizkaiak maila goreneko ondare geologikoa du, eta zure eskura jartzen ditu interpretaziorako baliabide eta zerbitzu guztiak, ondare horren zabalkundea egiteko, zaintzeko eta balioa emateko.

Bisita itzazu zeure kabuz Bizkaiko Interes Geologikoko Guneak, Bizkaiko Flyschean aurkituko dituzun interpretazio-panelei esker edo, nahiago baduzu, ezagut itzazu gure webgunean edo zuretzat prestatu ditugun ekintzen bitartez.

Bizkaiko Flyschaz gozatzeko modu ugari aurkituko duzu hemen. Bisita gidatuen eta heziketa- eta zabalkunde-tailerren hainbat modalitatez gain, aisialdiko eta turismo aktiboko enpresa ugari ere badago gure ingurunean eta, itsasalde osoan esperientzia ahaztezinak bizi ahal izango dituzu haien eskutik, benetan ikusgarria den natura-espazio batean.

Geologiaren ateak ireki eta haren balioak jende guztiaren artean zabaldu nahi ditugu; horregatik, ez da beharrezkoa aditua izan zaitezen, ezta gutxiagorik ere, nahikoa da jakin-min pixka bat izan dezazun eta gure inguruneari buruzko gauza berri mordoa ikasteko prest egon zaitezen.

Azkenik, turismo arduratsua egin dezazun eskatzen dizugu, guztion artean bidaiak eta bisitak aberasgarriak eta jasangarriak izan daitezen lor dezagun.

TURISMO ARDURATSUA EGITEKO 10 AHOLKU

  • Ezagut itzazu zure eskubideak
  • Sustatu tokiko garapena
  • Sustatu langileenganako tratu egokia
  • Errespetatu aniztasuna
  • Gozatu euskal kulturaz
  • Lagundu ondarea kontserbatzen
  • Lagundu ingurumena zaintzen. Utzi dena aurkitu duzun bezala
  • Aukeratu produktu eta zerbitzu jasangarriak
  • Erabili garraio jasangarria
  • Izan zaitez turista arduratsua
+ Info. Turismo arduratsua