NON LO EGIN
Merezi du Bizkaiko Flyscha ezagutzera etortzeko denbora hartzeak; eta, gainera, inguruak ere bisitatu nahi badituzu eta turismo aktiboko jardueraren bat edo antzerako zerbait egin nahi baduzu, indarrak har ditzazun eta jarraian aurkezten dizkizugun aukera ugarietakoren batean ostatu har dezazun gomendatzen dizugu.
Hemen eskaintzen dizugu lo egiteko dituzun lekuen aukeraketa bat, herriz herri. Baduzu non aukeratua: intereseko leku nagusienetatik hurbil dauden hotel txiki xarmangarriak eta lasaiak, landetxe tipikoak, kanpinak eta pentsio atseginak.
Goza ezazu egonaldiaz!